XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HELBURUA

EAJk Euskadi euskalduna du amets.

Berton eta bertokoentzat jaio eta sendo errotuta dugun alderdi zahar-berritu honek bere buruari jarritako helburu politikoen arteko nagusienetarikoa du horixe.

Euskal Herri euskalduna izatera heldu behar dugu esaldiak izan nahi du EAJren egitasmo politikoetatik bat.

Sabino Arana Goiriren egitasmo zabal eta aberatsean euskara muina zen, bihotza, arnasa...

Ez da abertzaletasunik euskararik gabe.

Besterik esan edo pentsatu nahi lukeenak, Arana Goiriren egitasmoa ezezaguna du.

Euskara Herri honen berezko hizkuntza delako, kulturarekin batera hizkuntzak Herri egiten gaituelako eta gure maisu eta gidari den Sabino Arana bertotik jarraitu nahi dugulako, EAJk bereak eta bi egingo ditu, bere jokaera politikoa azaldu behar duen leku guztietan, Euskadiko biztanleen arteko ohizko hizkuntza euskara izan dadin.

Euskadik duen apostuaren alderik nagusiena euskararen inguruan gauzatzen da.

EAJk euskararen aldeko apostua aberri-erantzukizuntzat hartu nahi du.

Hauxe da EAJk Herriaren aurrean emana duen hitza.

Orain baino lehen, belaunez belaun gure alderdikideek egin bezala, gero ere, EAJk lan egingo du, asko eta ugari.

ABIAPUNTUA

Gaurregungo euskararen egoera bi ardatzen ingurumarian aztertu beharko genuke:

- gaur eta hemen iraganari begira

- gaur eta hemen etorkizunari begira.

Goazen, bada, puntuz puntu: